Gaixoekin otoitzean
22.04.08 @ 20:58:48. Archivado en Pastoral de la salud, Libros
Otoitz liburuxka berri bat (“otoitzean” sortako hogeita hirugarrena!) eskaintzen digute Bilboko Elizbarrutiko Osasun Pastoraltzak eta Durangoko Uribarriko Andra Mari Elizak. Oraingo honetan, gaixo euskaldunei begira. Marije Goikoetxearen fintasuna agerian dago liburuxka horretan, bai testuen, bai irudien hautaketan ere. Jose Mari Kortazarren testu batzuen itzulpena ere aipatu beharrezkoa zaigu.
Mina bai, gogorra ere, inguratu ez ezik, barruratu ere izaten zaigu geure (geure ingurukoen) bizitzan. Nola integratu? Otoitza proposatzen digute testu hauen antolatzaileek. Otoitzak ez digu argitzen ez minaren zergatia, ezta zertarakoa ere. Otoitza ez da azalpen bat (ezta seguru asko eta kasu askotan, mirari baten esperantza: zer da miraria? Zelakoak ziren Jesusen gaixoekiko mirariak?).
Otoitza esku bat da, ‘esku bat sentitu gura’ (R. Tagore): lagunena, Jainkoarena ote. Otoitza minari irekidura bat zabaltzeko ahalegina da, eta, ez gutxitan, grazia ere bai (Jainkoaren presentzia segurua baita, misteriotsua baino). Otoitzak gizakiaren bizitza gorputz minduaren mugetan ez dela bukatzen deskubritzera laguntzen digu. Ez da gutxi. Hortik doaz testu hauek: Minetan baina ez bakarrik, Beharra eta uste ona, Sufrimendua era osasungarrian bizi, sufriten dutenekin bat, hil eta bizi... Gaixoekiko otoitza... Jainkoaren hurbiltasuna oportunitate bat ematea da. Gerta dakigula!.
Sebas Gartzia Trujillo
© Bilboko Elizbarrutiko Osasun Pastoraltza
© Uribarriko Andra Mari Eliza
ISBN: 978-84-92413-01-0
Azaleko irudia: Samariar ona, Van Gogh.
Testuen aukeraketa: Marije Goikoetxea.
Euskeratzailea: Jose Mari Kortazar.
Otoitzean sorta, 23. zenbakia.
Durango 2008, 45 or.
Dirección para hacer trackback a este post:
http://blogs.periodistadigital.com/btbf/trackback.php/160999
Comparte esta información
Comentarios, Trackbacks, Pingbacks:
No te haría mal leer el libro. Seguro que te sorprende positivamente:
"posee aspectos positivos que hacen agradable su lectura" (n. 21 de la Nota).
Ante la condena de los Obispos españoles detrás de los cuales, en todo este asunto, está como bien es sabido la Congregación para la Doctrina de la Fe de Roma ¿qué van a hacer ahora en primer lugar Mons. Uriarte, que ha quedado "con el culo al aire"; y el empecinado Pagola, con su libro plagado de enfoques tan contrarios a la Fe? ¿Tendrán la honradez y la lealtad a la Fe que son aquí necesarios? Pipo
Se muestran únicamente los últimos 40 comentarios de cada post.
Colectivo Tabira
autor
Contacto








