No matarás, no torturarás. La homilia completa.
21.01.08 @ 15:21:45. Archivado en Recortes, Paz y reconciliación
Homilia completa de Monseñor Uriarte en la fiesta de San Sebastián. Sin tijerazos ni subrayados.
Iturria: www.elizagipuzkoa.org
Meza emaile, herriaren ordezkari, Sebastian deunaren zale eta Herri Irratiko entzule maiteok:
Donostian bart gauetik hona nabari da jai dela. Elkarteetako afariak eta kantek, Udalak asmaturiko ospakizunek, gure kaleetako danbor hotsek argi agertzen digute jaiegun berezia dugula. Neguaren bihotzean, Eguberrialdia igaro berritan, gure hiriak, eguneroko ardurak alboratzen ditu festaren muinean sartzeko. Behar du gizarte batek honelako une bat. Behar du benetan gure hiriak eta gure herriak honelako lasaialdi bat.
La fiesta es, en primer lugar, un momento en el que nos liberamos de las servidumbres de cada día. Al celebrar la fiesta, simbólicamente afirmamos que la máquina de los trabajos y los días no es un yugo superior a nosotros. Podemos vencer la rutina y la servidumbre. Somos más que nuestras cadenas. Celebrar la fiesta es liberarse. La fiesta es, en segundo lugar, momento de vivir intensamente nuestro sentimiento de mutua pertenencia. No hay fiestas en solitario. El sujeto de la fiesta no es el «yo», sino el «nosotros». La fiesta nos hace sentir los lazos que nos unen y restaña las grietas que nos desunen. La fiesta es solidaridad. La fiesta es, en tercer lugar, alegría desbordante, que se muestra en los rostros, en los vestidos, en las comidas, incluso en los excesos. La fiesta es, en fin, una evocación del pasado, que pretende actualizar en el presente a personas y acontecimientos que pertenecen a nuestros orígenes.
Kristau-elkartearen jaietan, festaren ezaugarri hauek miragarriro eta berezitasunez agertzen zaizkigu. Eguneroko lanak eta ardurak alde batera utzi eta gure kate guztien askapena den Jesu Kristoren Hitz eta Eukaristiaren inguruan biltzen gara. Aste barruan sakabanaturik bizi garenok elkartuz, gure arteko harremanak berotzen ditugu. Kristoren alboan, Mezetan, bizi-poza berreskuratzen dugu. Kristoren inguruan, Mezetan gure salbamenaren hasierako oinarriak gogoratu –hau da, bere Heriotza eta Berpiztea–, gaurkotu eta hemengotu egiten ditugu. Sebastian deunaren egunean, berak Kristoren alboan jarririk, heriotzaren aurrean izan zuen askatasun bikaina eskaintzen digu. Berak kristau-elkartearenganako maitasuna eraberritzen du. Kristoren ondoan, berak gure bizi-poza zaharberritzen du. Berak gure salbamen-iturria den Kristo hil eta Berpiztuarengana eramaten gaitu. Ez dakigu gauza handirik Sebastiani buruz. Hirugarren mendean, Erroman gudari izan zela, Kristoren sinestedun bihurtu zela. Ez zuela ezkutatu bere fedea, baizik jendaurrean agertu zuela. Bere fedeak eraginda askori lagun egin ziola, kristau zelako hila izan zela. Hortik aurrera, gero historian zehar erantsi zaizkion beste datu asko elezahar edo legenda dira. Nahikoa da ziur dakiguna, gure zaindari denarekin harro egoteko.
Las fiestas no resuelven sin más nuestros problemas. Los ponen entre paréntesis y nos reaniman para afrontarlos. No son unas escotillas evasivas. Nos ayudan a mirar y a abordar de otra manera el momento presente.
No faltan sombríos nubarrones en este presente. La confrontación preelectoral va adquiriendo una extraordinaria crudeza que las semanas subsiguientes no tienen visos de sosegar. Las contraposiciones se radicalizan. Sabemos que la liza electoral no es nunca un intercambio de palabras amables. Pero cuanto más despiadada sea la confrontación entre partidos y más acentuada su vuelta a posiciones radicales, más difícil se vuelve la ulterior concertación y el acercamiento requeridos por la paz y la convivencia social. Quienes anhelamos una paz y reconciliación realizada entre todos y para todos no podemos dejar de preocuparnos por este panorama poco alentador.
Dentro de este panorama global subsisten graves problemas que resultan aún más clamorosos cuando se cumplen 60 años de la «Declaración Universal de los Derechos del Hombre», uno de los hitos de la historia de la humanidad y una de las páginas escritas por el hombre, que más se parecen a otra página escrita por Dios: las Bienaventuranzas. No debemos olvidar nadie que los derechos humanos son, en primer lugar, naturales, inherentes a la naturaleza humana; son, además, inviolables: nadie puede ser privado de ellos, ni siquiera el mayor criminal; son también inalienables: ni el mismo sujeto puede renunciar a ellos; son, en fin, universales, propios de todos los seres humanos sin excepción.
El derecho humano más absoluto y más básico es el derecho a la vida. Jesús hizo suyo el tajante precepto del Antiguo Testamento: «No matarás». El Antiguo Testamento lo dijo por primera vez en la historia de la humanidad. La Declaración de los Derechos del Hombre afirma netamente: «todo individuo tiene derecho a la vida». 2.000 años más tarde dos agentes públicos han muerto recientemente asesinados por ETA, que persiste obstinadamente en preparar nuevos atentados. Mientras va creciendo la repulsa moral hacia estos y otros delitos vergonzosos –como el de la muerte de las mujeres a manos de sus parejas–, lamentablemente la sensibilidad humana se vuelve más permisiva frente a otro atentado contra la vida humana: el aborto. Casos recientes nos han alertado y estremecido.
En sintonía con el pensamiento cristiano, la misma Declaración de 1948, al anunciar el «núcleo duro» de los derechos humanos individuales y tras subrayar el derecho a la vida, excluye tajantemente la tortura (art. 5), el destierro, las detenciones sin todas las debidas garantías (art. 9) y reivindica la libre circulación y residencia en el país propio (art. 13). Reivindica el derecho de asilo (art. 14), el derecho a la libertad de pensamiento, de conciencia y de religión (art. 18), a la libertad de opinión y de expresión (art. 19) y a la reunión y asociación pacífica (art. 20). Los cristianos tenemos especiales motivos evangélicos para ser activamente sensibles ante tales derechos individuales. La Iglesia es la primera que ha de respetarlos y defenderlos íntegramente para poder reclamarlos de manera creíble.
Jaiek ez dituzte, besterik gabe, gure arazoak konpontzen. Autopistetako atseden guneen antzekoak dira: berriz ere bideari ekiteko indarberritzen laguntzen digute. Hala baina, ez dira ihesi alde egiteko atexkak. Aitzitik, eguneroko gorabeherei beste era batera begiratzen eta aurre egiten laguntzen digute.
Gaur egun ageri da laino beltzik. Hauteskunde aurreko borroka nabarmen ari da gordintzen eta ez du datozen asteetan baretuko den itxurarik. Batzuen eta besteen arteko kontrajartzeak sakontzen ari dira. Badakigu hauteskundeetako lehia inoiz ez dela elkarri hitz goxoak esatea. Baina alderdien arteko borroka zenbat eta makurragoa izan eta jarrerak zenbat eta gehiago muturreraino eraman, orduan eta zailago bihurtzen dira bakeak eta gizarte bizikidetzak eskatzen dituen geroko adostasuna eta hurbilketa. Guztion artean eta guztiontzat eginiko bakea eta adiskidetzea irrikatzen ditugunok kezkaz bizi dugu itxaropen handirik ematen ez duen egoera hau.
Egoera zabal honen baitan, are eta nabarmenagoak dira gure artean dirauten arazo larriak, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala egin zela 60 urte betetzen diren honetan. Aldarrikapen hau gizadiaren historiaren mugarri bat dugu eta gizakiak idatzitako orri bat, Jainkoak idatzitako beste hitz baten antzik handiena duena: Zoriontasunak. Inortxok ere ez dugu ahaztu behar funtsezko giza eskubideak, lehenik, berezkoak direla, giza izaerak bereak dituenak; gainera, urra ezinak dira: inori ezin zaizkio ukatu, ezta kriminalik handienari ere; aliena ezinak ere badira: ez gara nor oinarrizko eskubideei uko egiteko; azken batean, unibertsalak dira, gizaki guzti-guztienak, salbuespenik gabe.
Giza eskubiderik beteena eta oinarrizkoena bizitzarako eskubidea dugu. Jesusek bere egin zuen Itun Zaharreko agindu zorrotza: «Ez duzu inor hilko». Itun Zaharrak esan zuen hori Gizadiaren Historian lehen aldiz. Giza Eskubideen Aldarrikapenak, berriz, argi eta garbi dio: «Pertsona orok du bizitzarako eskubidea». 2.000 urte eta gero, bi herri-agente hil berri ditu ETAk, atentatu gehiago prestatzeko asmoari gogor eutsiz. Delitu lotsagarri hauen eta beste batzuen aurkako gaitzespen morala hazten ari den bitartean –adibidez, emakumeak beren bikoteek tratu txarren pean hiltzeari dagokionez–, zoritxarrez giza sentiberatasuna ez da hain bizia giza bizitzaren aurkako beste atentatu batekiko: abortuarekiko. Zabaldu berri diren kasuek erne jarri gaituzte eta astindu egin dute gure barrena.
Pentsamendu kristauarekin bat etorriz, 1948ko Adierazpen berak, gizabanakoaren funtsezko eskubideen «muina» aldarrikatu ostean eta bizitzarako eskubidea bereziki hots egin ondoren, zeharo baztertzen ditu tortura (5. atala), deserriratzea eta beharrezko berme guztiak ez dituzten atxiloketak (14. atala), eta norbera bere herrian libre ibiltzeko eta bizitzeko eskubidea aldarrikatzen du (13. atala). Babes-eskubidea hots egiten du (14. atala), pentsamendurako, kontzientziarako eta erlijiorako askatasuna izatea ere bai (18. atala), iritzi- eta adierazpen-askatasuna (19. atala), eta bilkura eta elkarketa baketsurako eskubidea (20. atala) ere aldarrikatzen ditu. Kristauok Ebanjelioak eragindako arrazoi bereziak dauzkagu gizabanakoaren eskubide horien aurrean egiaz eta egitez sentiberak izateko. Elizak lehena izan behar du eskubide horiek erabat errespetatzen eta defenditzen, gero sinesgarritasunez eskatu ahal izateko.
Paulok gaur, lehen irakurgaian egin digun aitortza bero eta ausarta miragarria da: «Nork aldenduko gaitu Kristok digun maitasunetik? Ez atsekabeak, ez larriak, ez erasoaldiak, ez goseak, ez jantzirik ezak, ez arriskuak, ez ezpatak, ez ortziko ez lurrazpiko indarrek». Sebastianen antzeko bizitzaz beteriko mutil gazte batek, nola eduki dezake heriotza jasanez gainditzeko indarra? Entzun ondo Paulori: Jainkoak digun maitasunak lortzen du gugan hautsi ezinezko adore hori. Jainkoaren indarra, gizon-emakumeon ahulerian agertzen da. Kristoren nekearen indarrak gure nekeetan indartzen gaitu, ez gure adoreak. Hau ondo barneraturik zuelako Loiolako Inaziok otoitzean sarri askotan esaten zuen: «Kristoren nekea, indar nazazu». Kristoren nekaldian dugu agortu ezineko meatze bat, nekaldietan gure ahuleria indartzeko.
Lukasen ebanjelioan entzun berri dugu: «Inor nitaz eta nire mezuaz lotsatzen bada, Ni ere lotsatu egingo naiz hartaz nire Aitaren aurrean». Jesu Kristoren graziak indarturik, Sebastian gaztea ez zen lotsatu ez bere bizitzan ez bere martiritzan. Kantalamasa idazleak dio: «El pecado más frecuente entre los laicos es creer sin confesar su fe. El pecado más frecuente entre nosotros, hombres de Iglesia, puede ser el de confesar sin creer al menos con la debida intensidad». Gure etxean, lanean, kalean, gizarte-arazoetan, kristau-elkartean, ez gaitezen lotsatu inoiz gure sinesmena hitzez eta egitez aitortzeaz.
Donostia, Koruko Andre Maria eliza, 2008ko urtarrilaren 20a
† Joan Maria Uriarte, Donostiako Gotzaina
Dirección para hacer trackback a este post:
http://blogs.periodistadigital.com/btbf/trackback.php/139366
Comparte esta información
Comentarios, Trackbacks, Pingbacks:
Aún no hay Comentarios/Trackbacks/Pingbacks para este post...
Se muestran únicamente los últimos 40 comentarios de cada post.
Colectivo Tabira
autor
Contacto








