Mateorekin otoitzean
02.11.07 @ 11:18:48. Archivado en Libros, Adap
Se acerca en ciclo "A" de la liturgia y presentamos una sencilla y útil herramienta publicada en nuestra zona para ayudar a los encargados de las ADAPs: Mateorekin otoitzean. "A" urteko domeketako irakurgaiak.
Kalean dogu "Mateorekin otoitzean. A urteko domeketako irakurgaiak", 191 orrialdeko liburua, "Otoitzean" sortako 20. alea, aurretiaz argitaratutako “Lukasekin otoitzean” liburuaren bikotxa, hain zuzen ere.
A urteko, hau da 2.008 urteko domeketako irakurgaiak: itun zaharrekoa, salmua, epistolea eta ebanjelioa, bizkaiko euskerean. Edizio apaina, Irakurgaien liburua hartuta abiapuntu legez.
Liburu honen prestaketa lanetan Juanito Gallastegi abade bizkaitarrak lan ederra egin dau.
-abade bako elizkizunen ospatzaileentzat.
-katekesi eta parroki taldeetan erabilteko.
-otoitz pertsonala edo alkarte-otoitzaren lagungarri.
-asteko bizitza Jaunaren Berbeaz argitu eta indartuteko.
-Mateoren ebanjelioa, atalez atal, irakurri eta bizitzeko.
Liburu txukun eta eskuragarri batean, edozein tokitan irakurteko erosoa.
Urte hasieran “Lukasekin otoitzean” kaleratu zan, oso denpora laburrean edizio guztia agortu zalarik. Horregaitik liburutxo honek arrakasta berea izango dauelakoan gagoz.
Fitxa:
Mateorekin otoitzean
Ed: Uribarriko Andra Mari Eliza
191 orrialde
Durango, 2007
ISBN: 978-84-96536-84-5
Otoitzean sorta: 20. zbkia
Info gehiago: www.tabira.tk
Comentarios:
Aún no hay Comentarios para este post...
Se muestran únicamente los últimos 40 comentarios de cada post.
Los comentarios para este post están cerrados.
Colectivo Tabira
autor
Contacto


